๐ Barandika eta Basque, Ligako txapeldun berriek, elkarrekin jokatuko dute Eusko Label Winter Seriesa.
๐ Oyhenard, Atain eta Salegi, edizio honetako hiru berritasunak.
๐ Berdintasun handia dago zortzi bikoteen artean, Barandika eta Basque faborito izanik ere.
๐ Ohi bezala, urriko azken astelehenean hasiko da Eusko Label Winter Series txapelketa.
๐ Multzoak, egutegia eta sarreren informazioa aurrerago jakinaraziko dira.
Eusko Label Winter Series, zesta-punta txapelketa garrantzitsuenak, gaur jakinarazi ditu 6. edizio honetako zortzi bikoteak. Aurkezpena Gernikako Jai Alai pilotalekuan egin da eta jokalariak banan banan joan dira, mikrofonoaren aurretik pasa, bikotekidea zein den ezagutu eta beraien lehen adierazpenak egiten. Txapelketa, ohi bezala, urriaren azken astelehenean hasiko da. Hogeita-hiru egun falta dira oraindik baina aurkezpena aurreratu egin da, hilabete honetan Argentinan eta Uruguayn jokatuko den Mundu Pilota Txapelketagatik.
Pilotarien eta bikoteen aurkezpena egin eta gero, aurrerago jakinaraziko dira txapelketa bi multzoak eta egutegia. Hauxek edizio honetako zortzi bikoteak:
๐ก BARANDIKA-BASQUE: Jai Alai Leagueko txapeldun berriak dira. Iaz elkarrekin jokatu zuten Winterra baina Barandikaren lesioak ez zien elkarrekin bukatzea baimendu. Aurten iazko arantza atera nahiko dute.
๐ธ ERKIAGA-SALEGI: Aritz Erkiaga hiru bider izan da Winterreko txapeldun. Behin Zabalarekin eta bi bider Ibarluzearekin. Aurten beste markinar bat izango du atzean lagun. Eรฑaut Salegi, 36 urteko esperientziadun atzelaria. Markina-Xemeingo Grand Slamean maila ona eman zuen eta kirol merituengatik lortu du Winterrean jokatzea.
๐ค JOHAN-IBARLUZEA: Winterreko txapeldunak dira biak. Johan egungo txapelduna da, Barandika finalean ordezkatu eta garaipena lortu zuen Basquerekin. Ibarluzeak bi txapel ditu Erkiagarekin. Bien esperientziatik eta biek duten errebes luze horretatik, elkar ondo konpondu eta emaitza ona lor dezakete.
๐ข GOIXERRI-LEKERIKA: Winterreko hiru final galduta ditu Lekerikak. Barandikarekin bat, Goikoetxearekin bigarrena eta Goitiarekin iaz. Gernikarrak arantza hori atera nahi du eta Ekaitz Mendizabal โGoixerriโ, bere gustuko aurrelaria da. Lagun onak dira, komunikazio ona dute elkarrekin eta bien ezaugarriak batuta, bikote gogor eta lehiakorra osatzen dute.
๐ต LADUCHE-MANCI: Duela bi urteko azpitxapeldunak dira. Ludovic Laduchentzat frontoi egokia da Gernikakoa. Indar handiko mutila da, errebesez eta eskumaz pilota ondo atzeratzen du eta Mancik, udako Grand Slama irabazi du kantxa honetan. Biek gainera, ondo funtzionatzen dute bikote moduan.
โช๏ธ OLHARAN-GORKA: Jean Olharan pilotari beteranoa baina maitatua da Gernikan. Iaz ordezkoa moduan Ameriketatik etorri eta izugarrizko maila eman zuen, jokatutako partida guztiak irabaziz. Aurten titular gisa jokatuko du, egungo atzelari onenetako batekin. Gorka Sorozabalekin.
๐ GOITIA-OYHENARD: Goixerri-Lekerika bezala, hau ere bikote โrockeroaโ da. Kasu honetan baina, biak dira pilotari indartsuak. Goitia egungo azpitxaleduna da. Duen gorputzarekin, izugarrizko โgatzaโ dauka eta Guillem Oyhenard edizio honetako berritasun nagusietakoa da. Winterra jokatuko duen lehen pilotari xiberutarra da (Arrokiaga, Maule-Lextarre ondoan, 1999). Iparraldean oso uda ona egin ondoren, pausu natural gisa etorri zaio Winterrean jokatzeko aukera.
๐ฃ URREISTI-ATAIN: Winter ona egiteko ezaugarriak dituzte Eรฑaut Urreisti, buruz-buruko txapeldunak eta Gorka Mugartegi โAtainโ-ek. Markina-Xemeingoa (2004an jaioa) udaberrian hasi zen Jai Alai Leaguean onenekin jokatzen. Tantua dominatzeko ezaugarri guztiak ditu eta Urreisti, koadroko errematatzaile onenetakoa da. Belaunaldi eta adin bereko bi pilotari gazte, bikote oso ona osatzen dute.
๐ EUSKO LABEL WINTER SERIES:
2022: Erkiaga-Zabala
2022/23: Beaskoetxea-Lopez
2023-24: Erkiaga-Ibarluzea
2024-25: Erkiaga-Ibarluzea
2025-26: *Johan-Basque (*Johan Barandikaren ordez finalean)






