Andoaingo Winter Series desafioan, garaile atera da Naroa Merino etxeko pilotaria. Atzean Maia Goikoetxeak lagunduta, 12-15, 15-9 eta 0-5 irabazi diete Elaia Gogenola eta Frida Watkinsi.
Gizonezkoetan Erkiagak eta Lekerikak bi setetan lortu dute garaipena, 15-13 eta 15-8 Barandika eta Basqueren aurka. Modu honetan, bezperan Bordelen jasotako porrotaren arantza atera dute Aritzek eta Unaik.
Andoaingo Arrate pilotalekuan jende ugari batu da Winter Series desafioa ikustera eta beheko aldean ahulki gehigarriak ere jarri dituzte. Gazteleku klubeko pilotari gazteek erakustaldia egin dute jaialdiaren atarian.
Eskerrik asko eta hurrengora arte Andoain!








