Opens in a new tab

Winter Series: puntuak behar dituzte!

2025-11-23

Kargatzen

Puntu premian daude Barandika-Basque eta Goixerri-Manci bikoteak. Winterreko B multzoan azeleragailua zapaldu dute Urreistik eta Lopezek eta hauen sendotasuna ikusita, bigarren posturako lehiatzea geratzen da, momentuz bederen. Multzo bakoitzeko bigarren postu horrek ezartzen baitu, finalerdietarako azken plaza. Honengatik guztiagatik, astelehenekoa hil ala biziko partida izango da.

Neurketa horretan, Barandika eta Basque dira faborito. Txapelketa irabazteko izen nagusietako bat ere badira, baina lehen partidako porrotak, Ekaitz Mendizabal “Goixerri” eta Mikel Mancisidor “Manci”-ren oso antzerako egoeran jarri ditu. Zero puntu markagailuan, eta 6 tantuko aldea besterik ez, tanto-averagean. Azken honi begiratzen zaio, puntuetara berdinketa gertatzen den kasuetan. Gipuzkoarrek garaipena lortuko balute, sailkapenean bigarren postura igo eta tanto-averageko desabantaila murriztea lortuko lukete.

Multzo honetan, bada lehian sartu nahi duen laugarren bikote bat ere, Urrutia eta Del Rio-k osatutakoa. Thomas Urrutia garaztarra Magic City-tik etortzeko zain, gerta liteke bikote marroiak sailkapena irauli ahal izatea ere. Baina hori gertatu aurretik, bikote more (Barandika-Basque) eta urdinaren (Goixerri-Manci) artean jokatuko da B multzoko bigarren postua. Urrutia eta Del Rio lehian sarten direnean, ikusiko dugu aldaketarik eragiten duten, ala ez.

Hurrengo bi asteetarako sarrera guztiak agortuta daude.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen