Thomas Urrutia (Donibane-Garazi, 2001) eta Julen Del Rio (Gasteiz, 1996) pilotariak gaur hasiko dira lehiatzen, Eusko Label Winter Series txapelketan. Puntista baxe-nafarrak bukatu berri ditu Miamiko “Magic City”-ko konpromisoak eta Winterrean debutatzeko prest dago jada, orain arte maila ona erakutsi duen torneoan. B multzoko liderren aurka jokatu behar dute. Partida benetan zaila, Eñaut Urreisti eta Imanol Lopezen aurkakoa. Gipuzkoarrak finalerdietara sailkatuta daude eta orain arte, txapelketa bikote sendoena direla erakutsi dute.
Urrutia eta Del Rio-k hiru partida jokatu behar dituzte, hiru astelehenez jarraian, eta helburua argia da: sorpresa eman eta Barandika eta Basque sailkapeneko bigarren postutik kanporatzea. Hori jakinda, gaur set bat irabazi eta puntu bat eskuratzea, garaipenaren parekoa litzateke bikote marroiarentzat. Bi eta huts galduta ere, datorren asteko partidak izango du garrantzia. Goixerri eta Manci-ri irabaziz gero, hil ala biziko neurketa izango genuke abenduaren 29an: Barandika-Basque vs Urrutia-Del Rio.
Gauzak oso zabalik beraz, gaur edozer gertatuta ere.
A MULTZOA
1. Goitia-Lekerika 8 pt (+10) SAILKATUTA
2. Johan-Gorka 7 pt (+2) SAILKATUTA
3. Laduche-Zabala 3 pt (-17)
4. Erkiaga-Ibarluzea 2 pt (+5)
B MULTZOA
1. Urreisti-Lopez 8 pt (+22) SAILKATUTA
2. Barandika-Basque 4 pt (+6)
3. Urrutia-Del Rio 0 pt (0)
4. Goixerri-Manci 0 pt (-28)






