OLHARAN-ZABALA vs URRUTIA-BASQUE (B multzoa)
Faboritoen aurretik jartzeko aukera bikaina dute Olharan-Zabala eta Urrutia-Basque bikoteek. B multzoan daude, Erkiaga-Ibarluzea eta Johan-Lekerika bikoteekin batera baina azken hauek 2 set eta 0 galdu zuten pasaden astean. Sailkapenean, 0 puntu dituzte eta tanto-averagea -6. Partida irabazten duen bikotea, Johan eta Lekeren aurretik jarriko da eta bi set eta huts irabaziz gero, Erkiaga eta Ibarluzearekin berdindu edo hauek gaindituko ditu. Horrek esan nahi du, aste batzuk barru, hil ala biziko partida jokatuko dutela hain zuzen Johan eta Lekerikaren aurka. Galdu arren, set bat irabaztea garrantzitsua da. Bi eta huts galtzeak ostera, arazo handietan sar zaitzake. Partidaren ondotik, argiago ikusiko ditugu zeintzuk diren B multzoko 4 bikoteen aukerak. Olharan eta Zabala, Urrutia eta Basqueren aurka. Partida oso garrantzitsua, finalerdietara begira. Irabazten duena, Johan eta Lekerikarentzat mehatxu zuzena izango da.
OHARRA: Astero zesta-eskoletako umeak izango dira frontoian eta publikoaren aurrean kinielak jokatuko dituzte 18:45tan hasi eta 19:15 arte. Oraingoan Tolosako zesta eskolakoak izango dira, Gernikako umeekin nahastuta.
B MULTZOA
1. Erkiaga-Ibarluzea…… 4 pt (+6)
2. Olharan-Zabala……… 0 pt
3. Urrutia-Basque……… 0 pt
4. Johan-Lekerika……… 0 pt (-6)
JAI ALAI LEAGUE JOKOA
Gogoratu bide batez, Jokoan parte-hartzeko aukera duzuela. Gaur iluntzeko partiduaren emaitza asmatzen duzuenon artean, hurrengo asterako (azaroak 11) sarrera bikoitz bat zozketatuko dugu! Zorte on!





