> Abuztuak 28, 19:00h LEKEITIO. Master Series finala
Astelarra-Argoitia vs Arrasate-Unda (txapelketaz kanpo)
GOITIA-ATAIN vs ERKIAGA-LEKERIKA
> Abuztuak 28, 21:00h PAU. Pau Cup, finalerdia
OLHARAN-BASQUE vs BARANDIKA-PORTET
> Irailak 4, 21:00h PAU. Pau Cup finala (ETB).
LADUCHE-MANCI vs gaurko irabazleak
Jai Alai League-a pil-pilean dago. Denboraldia iazko urrian hasi eta 45 txapelketa jokatu dira jada (Slamak, Masterrak, Seriesak eta Challengerra -2. maila). Hiru partida besterik ez dira geratzen Liga erregularra bukatzeko eta horren ondoren erabakita geratuko da Donostiako Final Four-a: denboraldiko 4 aurrelari eta 4 atzelari onenek jokatuko duten Ligako titulurako lehia.
Zortzi pilotari horietatik, erabakita daude lau atzelariak (Basque, Gorka, Lekerika eta Manci) eta baita hiru aurrelari ere (Barandika, Erkiaga eta Urreisti). Baina laugarren aurrelaria sailkatzeko borroka ikusgarria ari gara ikusten. Momentu honetan 4 pilotarik dituzte aukerak eta gaurko jardunaldi bikoitzak gauzak argiago utziko dizkigu. Hauek dira aukerak:
* LADUCHE: Bere esku dago sailkapena, Paueko finala irabazten badu.
* GOITIA: Gaur Lekeition irabazi behar du, eta ondoren, Laduchek Pauen galtzea itxaron.
* OLHARAN: Paueko finalerdia irabazi behar du lehenik, Goitiak Lekeition galtzea eta irailaren 4an, Paueko finala jokatu eta irabaztea.
* JOHAN: Berea da oraingoz 4. postua baina ezin du puntu gehiago batu. Goitiak Lekeition galtzea behar du, eta Paueko txapela ez dezala ez Laduchek ez Olharanek irabazi.





