. Teilatu, margotze eta argiteri lanak bukatuta, profesionalentzako prest da berriro Santi Brouard pilotalekua.
. Abuztuaren 22an jokatuko dira finalerdiak eta abuztuaren 28an final handia, arratsaldeko 19:00tan.
. Jai Alai League-ko denboraldia amaitzen ari da eta Lekeitioko proba erabakigarria izango da Ligako sailkapenari begira.
. Erkiaga-Lekerika, Goitia-Atain, Laduche-Manci eta Goixerri-Salegi izango dira titulurako lehiatuko duten lau bikoteak.
. Erkiaga izango da izar nagusia eta Mancik Gernikan lortutako txapela estreinatuko du.





