Eusko Label Winter Series
Finalerdietako ligaxkako 2. jardunaldia
Urtarrilak 13, 19:30ean (ETB 1, 22:15ean)
LADUCHE-MANCI vs URRUTIA-BASQUE
Finalerdietako bigarren jardunaldia iritsi da, eta horrekin batera, Ludovic Laduche eta Mikel Mancisidorren estreinua. Getariako aurrelaria eta bere atzerlari gipuzkoarrak oso bikote sendoa osatzen dute. Urrutia eta Basque gaurko aurkariekin batera, fisikoki indartsuen daudenak dira. Elkarren jarraian bi partida jokatzeko gai diren pilotariak.
Sailkapenari begira, hala ere, badago aldea. Urrutiak eta Basquek partida bat jokatu eta 2-0 galdu dute. Gaur galduz gero, euren aukerak asko murriztuko dira. Laduchek eta Mancik ostera, finalerdietako lehen partida dute eta galduta ere, izango lukete egoerari buelta emateko aukera.
Finalerdietako lau bikoteetatik Erkiagak eta Ibarluzeak osatutakoa da faborito bakarra. Hutsik egiten ez badute, beste hiru bikoteen artean erabakiko da finaleko beste postua. Gaurko protagonistak eta Urreisti eta Gorka “amerikarrak”.
Sailkapenean atzetik egon arren, Urrutia eta Basquerentzat abantaila izan daiteke, hirugarren astez jarraian Gernikako frontoian jokatzea. Laduchek eta Mancik duela ia hilabete jokatu zuten azkena.
EUSKO LABEL WINTER SERIES FINALERDIAK
1. Erkiaga-Ibarluzea 4pt (+5)
2. Laduche-Manci 0pt (0)
3. Urreisti-Gorka 0pt (0)
4. Urrutia-Basque 0pt (-5)





