Opens in a new tab

Laduche eta Manci: bikote arriskutsua sartuko da gaur lehian!

2024-11-25

Bi gipuzkoar eta bi lapurtar izango ditugu gaur, elkar nahastuta, Gernikako Jai Alai pilotalekuan. EƱaut Urreistik eta Gorka Sorozabalek bitik bi irabazi dituzte eta ligaxkako azken partidan ere garaipena nahi dute, Floridara lasaiago joateko. Hiru hilabeteko denboraldia egingo dute Daniako pilotalekuan, gazteen formaziorako oraindik interesgarria den formatuan. Gaur bikote arriskutsua izango dute parean. Ludovic Laduche eta Mikel Manzisidorrek osatutakoa. Getariako aurrelariak eta Mutrikuko atzelariak fisiko bikaina dute, kantxa asko kubritzen dute, azken urteetan nabarmen igo dute euren maila eta kantxa barruan Laduche oso arriskutsua da eta Manci, oso segurua. Gaur estrainatuko dira lehian eta garaipena lortzen badute, hankaz gora jarriko dute A multzoaren ustezko logika.

Momentuz, Urreisti eta Gorka dira multzoko liderrak, Goitia eta Del Rio daude bigarren, Laduche-Manci hirugarren eta Barandika-Lopez azken. Hauen arteko abenduko partidak, final baten tankerakoak izango dira.

A MULTZOA

1. Urreisti-Gorka 7 pt (+9)
2. Goitia-Del Rio 1 pt (0)
3. Laduche-Manci 0 pt (0)
4. Barandika-Lopez 0 pt (-9)

Gogoratu, gaurtik aurrera, Eusko Label Winter Serieseko partidak 21:45-tan hasiko direla Euskal Telebitaren lehen kanalean.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen