Opens in a new tab

Jardunaldi erabakigarria bilboko Iron Cup-ean!

2025-05-09

Maiatzak 9, 19:00tan
Bilbao Iron Cup-Jai Alai League
Deportivo pilotalekua

URREISTI-IBARLUZEA vs
BARANDIKA-BASQUE

LADUCHE-DEL RIO vs
OLHARAN-LEKERIKA

Asko dago jokoan Bilboko Deportivo pilotalekuan jokatuko diren partidetan. Iron Cup txapelketaren 3. jardunaldia, Ligarako proba garrantzitsuenetakoa eta bi finalerdiak erabakiko diren eguna. B multzoko bi bikoteak sailkatuta daude baina multzoko lehena izateak, finalerdian, Erkiaga eta Gorka sahiestea izango du sari. Horren bila aterako dira Urreisti-Ibarluzea eta Barandika-Basque bikoteak. Urreisti gipuzkoar gaztea da Jai Alai Leagueko ranking-eko lehena. Bigarren partidan berriz, hil ala bizi jokatuko dute Laduche-Del Rio eta Olharan-Lekerika bikoteek. Irabazten duena, finalerdietara doa eta galtzen duena, txapelketatik kanpo geratuko da. Lehen bi jardunaldietan frontoia jendez gainezka izan da eta hirugarrenerako ere sarrera gutxi geratzen dira salgai.

AFIZIONATUEI ATE BERRIA

Horrez gain, afizionatu mailako pilotari onenei ate berri bat irekiko die Jai Alai Leaguek. Une honetan Gernikan jokatzen ari diren “EGUENETAN JAI ALAI” txapelketa Ligarako puntuagarria bihurtuko da eta txapelketa honen irabazleek, Gernikako udako Grand Slamaren aurre-kanporaketa jokatu ahal izango dute. Lehenbizi beraz, afizionatuen txapelketa irabazi beharko dute eta ondoren, bikote horretako aurrelariak eta atzelariak, Grand Slamaren aurre-kanporaketa jokatuko dute, onenekin lehiatzeko helburuarekin.

Afizionatuen txapelketa honetan parte hartzen ari diren bikoteak hauek dira:

BENETRIX-URANGA, VICTOR-ARGOITIA, GARCIA-DANEL, LEKE-OYHENARD, CELAYA-ATAIN, TXANIKA-UNDA, JAVIER-OIERDI eta AARON-URRUTXUA.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen