Opens in a new tab

Jai alai League-k bere lehen finalistak ezagutuko ditu

2024-10-07

Finalerdia
Urriak 7, 19:00tan
Durangoko Ezkurdi pilotalekua

ARRIETA-LEKERIKA vs URREISTI-ZABALA (Arrietaren agur-omenaldia)
JOHAN-GORKA vs LADUCHE-DEL RIO

Jai Alai League-ko lehen bikote finalista bihar erabakiko da Durangoko Ezkurdin. Denboraldiko ranking-ean bigarren aurrelari eta atzelari gisa sailkatu diren Johan eta Gorka Sorozabal anaiak, Ludovic Laduche eta Julen Del Rio hirugarrenen aurka. Faborito argi gabeko norgehiagoka da baina Del Rio arabarrak min handia egin dezake bere eskuma indartsuarekin, pilota bizi jartzea lortzen badute. Ezkurdiren neurriak (52 m, ohiko frontoiak baino apur bat laburragoa) egokiak izan daitezke horretarako.

Jardunaldia Iñigo Gorostola “Arrieta”-ren agur-omenaldiarekin hasiko da. Durangoko pilotariak 20 urte baino gehiagoko ibilbideari amaiera jarriko dio. Nahiz eta denbora guzti honetan Floridan jokatu, azken partidua bere herriko pilotalekuan jokatuko du. Partidu horretan gainera, Lekerika izango du lagun. Gernikarrak 5 hilabete pasa egin ditu lesionatuta eta bihar izango du lesio osteko lehen partidua. Aurkariak, Eñaut Urreisti eta Jon Zabala.

Durangoko 2. jardunaldia urriaren 14an jokatuko da. Itzelezko partida Ligaren 2. finalerdietarako. Erkiaga eta Basque, ranking-eko lehenengoak, Barandika eta Lopez 4.en aurka.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen