Opens in a new tab

Jai Alai League: banakako “Laboral Kutxa” txapelketa

2026-03-31

Gaur eguerdian jarriko dira salgai (12:00h) zesta puntako Banakako “Laboral Kutxa” txapelketarako bonoak. Aurtengo edizioa, Durangoko Ezkurditik Berriatuko Mendibarrenera itzuliko da. 47 metroko pilotaleku hau aproposa da buruz-buruko jokorako eta edizio gehien antolatu diren egoitza da (12).

Txapelketa ostiral honetan hasiko da eta maiatzaren 2an bukatu. Bost jardunaldi guztira, 12 pilotariren partehartzearekin: Erkiaga egungo txapeldunaz gain, Johan, Olharan, Urreisti, Laduche, Lekerika, Del Rio, Argoitia, Libois, Garcia, Txanika eta Aaron. Figura nagusiak eta gazte promesak, azken hauek, final zortzirenetatik hasita.

Bonoak salgai: www.eramanjaialai.com

Apirilak 3, ostirala (19:00tan). Final zortzirenak:
A) LADUCHE vs GARCIA
B) LIBOIS vs AARON
C) ARGOITIA vs LEKERIKA
D) DEL RIO vs TXANIKA

Apirilak 10, ostirala (20:00tan). Final laurdenak:
1) OLHARAN vs A kanporaketako irabazlea
2) URREISTI vs C kanporaketako irabazlea

Apirilak 17, ostirala (20:00tan). Final laurdenak:
1)JOHAN vs B kanporaketaren irabazlea
2) ERKIAGA vs D kanporaketaren irabazlea

Apirilak 24, ostirala (20:00tan):
FINALERDIAK 1
FINALERDIAK 2

Maiatzak 2, larunbata (20:00tan):
FINALA (ETB)

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen