Opens in a new tab

Gorka Mugartegi “Atain”-ek bat egingo du Eraman! proiektuarekin

2025-11-25

Gorka Mugartegi “Atain” pilotari gaztea (Markina-Xemein, 2004) Eraman! proiektura batuko da. Atzelari bizkaitarra afizionatu mailako pilotari onena da eta JAI ALAI LEAGUE-ko txapelketa ofizialak jokatuko ditu (zesta-puntako zirkuitu profesionala), Daniako (AEB) denboraldia bukatu bezain laster, otsailaren amaieran. Floridako pilotalekuak hiru hilabeterako denboraldia eskaintzen du eta aukera bat da goiko mailara igo nahi duten pilotari gazteentzako.

Atain gorputz handi eta sendoa duen pilotaria da (1’89 m, 89 kg) eta pilotari indar eta abiadura itzelak ematen dizkio. Hala erakutsi zuen pasaden ekainean Gernikan jokatu zen Nazioen Ligan. Txapelketa oso ona jokatu zuen bertan. Asteburu honetan bertan, “Berritxu Saria”-ren XXXVIII. edizioko txapela jantzi du. Afizionatu mailako txapelketa entzutetsunetakoa da hau.

2003az geroztik, puntualki Eraman! enpresaren txapelketatan jokatu du Atainek (Markina-Xemein, Lekeitio, Bilbo…) bai titular moduan eta baita, aurre-kanporaketa faseetan ere. Bi urteko jarraipenaren ondoren, Atainek heldutasun nahikoa lortu duela uste du IƱaki Osa Goikoetxeak zuzentzen duen kirol zuzendaritzak, eta Ligako txapelketa handiak jokatzen hasiko da, onenekin eta onenen aurka.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen