Urtarrilak 29, 19:30tan
Eusko Label Winter Series, 1. finalerdia
GOIKOETXEA-LEKERIKA vs JOHAN-LOPEZ
Asteburuan entsegu serioa eginda ditugu Goikoetxea eta Lekerika Gernikan. Hezetasuna kentzeko makinak martxan eta pilotariak egurrean kantxan.
Bikote marroiak aldeko izan du haizea ligaxkan. Beraien merituengatik noski, baina aurkariek ere ez dute eman esperotako maila.
Gauzak ondo doazenean dena ikusten da errez baina bidea ez da izan batzuk uste bezain erreza. Goiko eta Leke 15-1 galduta daude uda honetan Donibane Lohizuneko Nazioartekoetan Olharan eta Lopezen aurka. Lekeition ere estuasun handiak pasa zituzten, ustez, nabarmen mailu baxuagokoak diren Laduche eta Atainen kontra. 15-14, 13-15, nahiz eta gero desenpatean irabazi. Momentu zailak izan dira, batez ere gernikarrarentzat.
Besoko minarekin aritu da uda osoan Lekerika eta horrela iritsi da Winter Seriesera. Jai Alai Leagueko azken fasera sailkatu gabe eta konfiantza berreskuratzeko tarte gutxirekin. Zalantza asko beraren inguruan eta Goikoetxeari agur duina emateko enkargua hartu behar.
Urriko azkenaurreko asteburuan Madrileko txapelketa jokatu zuen Unaik. Hor hasi zuen berriro gorako bidea. Finala galdu arren, oso ondo aritu zen. Goikorekin bikote eginez baina betiko Lekerika ikusi genuen eta bide horri eutsi dio Winter Serieseko ligaxkan ere. Beste horrenbeste Bartzelonan jokatutako enpresako jaialdian.
Eskumako besoa fresko, kantxan sutsu eta publikoa poltsikoan sartuta, Lekerikak finalera eraman nahi du IƱaki. Bidea ez da izan batzuk uste bezain erraza. Hori bai, finalerdietara ondo heldu dira, eta orain zailena falta da.





