Opens in a new tab

Gernika Grand Slam: udako txapelketarik amerikarrena!

2026-07-14

Gernikan, kontzeptu berri batekin dator aurtengo udako Grand Slama. Uztailean gaude eta zesta-zaleen aldartea ez da neguko berdina. Winter Seriesean neguko txaketak behar izaten dira frontoira joateko, baina uda partean, sandaliak, praka motzak eta tirantedun soinekoak eramaten ditugu soinean. Uda eta opor usaina nagusi dira eta partidak ikusteko perspektiba ere aldatu egiten da zaleen artean.

* Kiniela amerikarrak protagonista

Udako Grand Slamean zortzi bikote lehiatuko dira eta lehen bi jardunaldietan kiniela amerikarrak izango dira protagonista. Ez dira ohiko partidak izango, bikote bat bestearen aurka, kiniela formatuko jokoak baizik: joko bakoitzean lau bikote lehiatuko dira. Bi bikote egongo dira beti kantxan eta beste bi, kanpoan zain. Tantu bakoitzean, tantua galtzen duen bikotea kanpora aterako da eta kanpoan dagoena barrura sartu. Horrela arituko dira kiniela osoan, lau bikoteak errotazioan.

Kinielak gainera, erlojuaren aurkako sisteman jokatuko dira, Donibane Lohizuneko “Cesta All Star”-ean bezala. Partida edo kiniela bakoitzak ordubeteko iraupena izango du eta “bozina” jotzen duenean, gelditu egingo da markagailua. Emozio gehiago emateko, azken 10 minutuetan, tantu bakoitzak balio bikoitza izango du eta markagailua asko estutuko du horrek. Esan bezala, Jai Alai League-ren barruan dagoeneko probatutako formatua da eta Donibane Lohizunen partida arin, entretenigarri eta emozionanteak atera izan dira.

Era berean, zesta-puntaren historia amerikarrari ohore egiteko modu bat ere bada, eta publikoari zerbait arin eta dibertigarriagoa eskeintzeko modua. Winter Serieseko giro pilotazaletik baino, udako Grand Slamak gehiago dauka, Floridara entrentenimendu girotik.

Jardunaldi bakoitzean kiniela bat jokatuko da eta lau bikoteetatik lehenengo bi sailkatuak, finalerdietara pasako dira. Txapelketaren bigarren fasean, seten ohiko sistema berreskuratuko da: bi bikote elkarren aurka, 15 tantuko bi set nork egin.

* Udako ordutegia eta publikoarentzat sariak

Txapelketak bost jardunaldi izango ditu guztira. Horietatik lau larunbat gauez jokatuko dira (21:00h) eta final handia San Roke egunez, abuztuaren 16an, arratsaldeko 18:00tan (ETB).

Kiniela amerikarretan, publikoak apustu txikiak egiteko aukera izango du gainera, 2 €-ren truke bere bikote irabazlea aukeratuz. Asmatzaileen artean, sari bereziak zozkatuko dira.

* Unda, fitxaketa “amerikarra”

Hamasei pilotarien artean, urtean zehar Estatu Batuetan jokatzen duten hiru puntista daude. Miamiko JAM Arenan jokatzen dute zehazki. Alex Goitia, Ekaitz Mendizabal “Goixerri” eta Iñigo Unda dira, azken hau gernikarra eta maila honetan debutaria. Unda atzelaria (Gernika-Lumo, 2001) Miamiko “Cyclones” taldeko partaidea da eta bere taldekideekin batera Battle Court txapelketako irabazlea izan da, Miamiko frontoi laburrean. Euskal Herrian “Challenger” mailan ari da lehiatzen baina Gernikako udako Grand Slamean aukera izango du goiko mailan kiniela erara jokatzeko, Erkiagarekin bikotea osatuz. Undak egungo pilotari onenen aurka lehiatu beharko du eta kinielen fasea gainditzen badu, partida gogorrak jokatu beharko ditu, finalerdietatik aurrera

A multzoa:
ERKIAGA-UNDA
BARANDIKA-MANCI
URREISTI-LEKERIKA
GOIXERRI-ZABALA

B multzoa:
LADUCHE-IBARLUZEA
OLHARAN-ATAIN
GOITIA-BASQUE
*Johan-Gorka edo Bixente-Laborde

*B multzoko 4. partehartzailea, lehen jardunaldiko atariko partidan erabakiko da.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen