Opens in a new tab

Gaur hasiko da Zumaiako Master Seriesa

2026-03-30

Kargatzen

Dena dago prest gaur arratsaldean (19:00h) Zumaiako Master Seriesa hasteko. Txapelketa honetan gainera, sare berria ere estreinatuko du Aitzuri pilotalekuak, Imanol Lopezen agurreko lehiaketa izango denean. Zumaiako atzelari handia datorren astean sartuko da lehian, apirilaren 6an, eta partida hori irabazten badu San Telmo eguneko final handian esango dio agur 23 urteko bere ibilbide izugarriari.

Gaurkoa hala ere, beste zumaiar baten txanda izango da, Unai Uranga atzelariarena. Urangak EƱaut Urreistirekin osatuko du bikotea eta Olharan-Lekerika bikotea izango dute aurrean. Urreisti Zumaiako egungo txapelduna da. Manci herrikidearekin irabazi zuen iaz txapelketa. Emakumeetan, Ihart Arakistainek eta Maialen Aldazabalek jokatuko dute, Oihana Sorozabal eta Enaritz Lizardiren aurka.

Datorren astelehenean, apirilaren 6an jokatuko dira bigarren finalerdiak:

ELAIA-FRIDA vs HELENA-OAIA
ERKIAGA-LOPEZ vs JOHAN-IBARLUZEA

Zumaiako Master Seriesarekin batera, egun gutxi barru, ostiral santuan hasiko da Jai Alai Leagueko “Banakako Laboral Kutxa Txapelketa” ere Berriatuko Mendibarren pilotalekuan. Eta aste gutxi barru, Donibane Lohizuneko Cesta All Star txapelketa puntuagarria.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen