Durangoko Ezkurdi 19:30tan (ETB 1, 22:20tan)
Sarrerak: www.eramanjaialai.com
MAITE-MAIALEN vs HELENA-ARAI
1. finalerdia, Euskotren Winter Series
ERKIAGA vs BARANDIKA
1. finalerdia, Banakako Seriesa
Gaur hasiko da Durangoko Ezkurdi pilotalekuan Euskotren Winter Series txapelketaren 3. edizioa. Txapelketa hau, emakumeen Jai Alai Leagueko 3. proba puntuagarria da Berriatua eta Gasteizko proben ondoren. Lau bikotek hartuko dute parte: Maite-Maialen, Helena-Arai, Ihart-Frida eta Elaia-Oaia-k osatutakoak. Azken honek, 16 urteko Oaia OtaƱo mutrikuarrak, debuta egingo du Winterrean. Guztira, Ligako lehen hiru probetan, 12 emakume pilotarik hartu dute parte.
Lehiari hasiera emateko, Helena Barrenetxea etxeko pilotaria eta Arai Lejardi markinarra izango ditugu, Maite Ortiz de Mendibil eta Maialen Aldazabalen aurka. Maialenek irabazi egin zuen ostiralean Araba Euskaraz-eko finalerdia (11-15, 11-15, Elaiarekin, Erika eta Romaneren aurka) eta garaipenaren bideari eutsi nahiko dio Durangon.
Erkiaga vs Barandika
Banakako Seriesean, Barandika eta Erkiaga neurtuko dira. Gernikarrak Urreisti gainditu zuen final-laurdenetan, partida on bat eta bigarren set borobil bat jokatuz. Erkiaga beti da faborito, baina Barandika kinielak hausten ahaleginduko da.
Datorren astean, Ihart-Frida eta Elaia-Oaia izango ditugu Euskotren Winter Seriesean, eta Olharan vs Johan Banakako Seriesan.





