Opens in a new tab

Gau hasiko da 3. Eusko Label Winter Seriesa!

2023-10-30

Gernika Jai Alai, 18:00tan (ETB 1-en 22:30tan)

Gonzalo-Oier Diaz vs Basterra-Atain
WS: GOIKOETXEA-LEKERIKA vs ERIK-MINVIELLE
(A Multzoa)

Dena dago prest 3. Eusko Label Winter Series txapelketa hasteko. Ia 1.200 bazkide, jardulandiz jardunaldi frontoian egongo direnak, eta gaurko jaialdirako gainerako sarrerak ere di-da batean salduta ordu gutxiren buruan. Sekulako ikusmina sortu du aurtengo edizioak, sekula aurretik ikusi gabekoa.

Izan ere, txapelketa hau da zesta-puntaren egutegiko ardatz nagusia. Gernikan jokatzen da, bai, baina Euskal Herri osotik doaz zaleak bertara, Asteroko erromesaldia egiten dute, kotxea hartuta, Gasteiztik, Zornotzatik, Bidartetik, Bilbotik, Mutrikutik, Noaindik… eta jarraipena ere, Bidasoaren bi aldeetan dauka.

Euskal Herria Ipar eta Hego batzen du Eusko Label Winter Seriesak eta praktikan, herri-proiektu ere bihurtu da, JAI ALAI LEAGUE-n barnean kokatuta. Ligaren bigarren edizioa gaur hasten da, hamasei protagonistarekin: bost bizkaitar, launa gipuzkoar eta lapurtar, bi bearnotar eta arabar bat.

A MULTZOA: Goikoetxea-Lekerika, Erik-Minvielle, Goitia-Basque, Olharan-Del Rio.
B MULTZOA: Johan-Lopez, Erkiaga-Ibarluzea, Laduche-Gorka, Arbe-Manci

Gaurko jaialdia 18:00tan hasiko da eta lagun arteko partidua jokatuko dute, Gonzalo Agirre zumaiarrak, Oier Diaz gernikarrak, Julen Basterra hondarribiarrak eta Gorka Mugartegi “Atain” markinarrak. Pilotari gazteak, urte batzuk barru onenekin egon nahi luketenak.

Beste jardunaldi guztiak partida bakarrekoak izango dira eta astelehenetan jokatuko dira, 19:30tan hasita. Bi salbuespen egongo dira: urtezahar eguneko partida eta final handikoa. Bi hauek igande eguerdiz jokatuko dira.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen