S’ouvre dans un nouvel onglet

Winter Series: takila gaurtik zabalik

15 octobre 2024

Atzo Durangon bizi izandako jardunaldi zirraragarria ahazteko astirik gabe, Winter Series txapelketara begira jarri behar gara. Izan ere, GAUR 12:00-TATIK AURRERA, Winter Series-eko bonoak erosteko takila zabalduko da, www.eramanjaialai.com webgunean.

Winter Series txapelketa hilaren 23an aurkeztuko da, urriko azken astelehenean hasi eta otsailaren 16an bukatu. Zesta-punta profesionalean, prestigiorik handiena duen txapelketa da eta aurtengoa bere 4. edizioa izango da.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen