➡️ Urdinek garaipena erdietsi behar dute, Winter Serieseko lehen fasea gainditu nahi badute
Ludovic Laduche eta Mikel Mancisidor « Manci » ataka estuan aurkitzen dira. Egia esan, ez dute txapelketa hasiera erreza eduki. 2024-25 ekitaldiko azpitxapeldunek 2 set eta 0 galdu zuten Barandika eta Basqueren kontra (15-8, 15-6). Azken hauek, Jai Alai Leagueko egungo txapeldunak dira eta Winter honetako faboritoak ere bai. Bi eta hutseko horrek egoera zailean jarri ditu Laduche eta Manci eta erreakzionatu beharra daukate, gaur bertan, Urreisti eta Atainen aurka.
Hala ere, egoera engainagarria da, B multzoko bi bikotek ez dutelako oraindik jokatu Barandika eta Basqueren aurka (Urreisti-Atain eta Goitia-Oyhenard bikoteek). Eta nahiz eta multzo honetako faboritoak izan, inon ez dago idatzita, Barandika eta Basque finalerdietara pasako direnik ere. Atzo bertan, galdu egin zuten Andoainen Erkiaga eta Lekerikaren kontra.

Urreisti eta Atain ezin dira erlaxatu. Txapelketako bikote gazteena dira (2004an jaioak) eta lehen jardunaldian 2 eta 1 garaitu zituzten Goitia eta Oyhenard. Moreek (Eñaut eta Gorka) hiru puntu dauzkate baina hobe dute gaur irabaztea, bestela Barandika eta Basqueren aurka jokatu beharko dute finalerditarako sailkapena. Egoera oso konplikatua litzateke hori.

Presioa beraz, bi bikoteentzat da eta emaitzari begira egongo dira Goitia eta Oyhenard. Biak dira pilotari indartsuak eta nerbio handikoak baina txapelketa hasiera erdi-okerra izan dute. Eusko Label Winter Seriesean, akatsak oso garesti ordaintzen dira.





