S’ouvre dans un nouvel onglet

Winter Series: partida erabakigarria egungo txapeldunentzat!

1 décembre 2025

Kargatzen

Aritz Erkiagak eta Ion Ibarluzeak ezin dute hutsik egin. Txapelketa porrotarekin hasi eta gero, azken bi edizioetako txapeldunek garaipena behar dute, euren ibilbidea zuzendu eta A multzoko bi bikote onenen artean sailkatzeko. Modu horretan lortuko lukete, finalerdietarako ligaxkara sartzea. Bigarren porrot batek ez lieke, matematikoki, aukerarik gabe utziko, baina kolpe moralaz gain, besteen emaitzen menpe geratuko lirateke « Pantera Arrosak ».

* Erkiaga eta Olharan: hirugarren partida astebeteko epean

Johan Sorozabalen lesioaren ostean, protagonista bihurtu da azken asteotan Jean Olharan bearnotarra. Ordezko moduan jokatu zuen lehen partidan, bera izan zen neurketako onena eta astebeteko epean, hirugarrenez jokatuko du Aritz Erkiagaren aurka. Izen ere, bi pilotariak Nazioen Ligan jokatu due elkarren aurka, Barakaldoko 36 metroko pilotalekuan. Bi partidetan Erkiaga izan da garaile, txapela eskuratuz. Horrez gain, Olharanek bere xisteraren « takoa » (eskumutur ondoko egur-takoa) hautsi zuen finalean, eta erraminta aldatu behar izan zuen partida bukatzeko. Gaurko partidarako, Olharanek xistera konpontzea lortu du Laurent Sorozabalen Biarritzeko tailerrean. Oso garrantzitsua, erraminta horrekin baitauka konfiantza eta ez, Nazioen Ligan atera behar izan zuen ordezko zestarekin.

* LIGAXKAKO EGUTEGIA OSATUTA

Urrutia-Del Rio bikoteak ez du oraindik Winter Serieseko partidarik jokatu. Donibane-Garaziko aurrelaria Miamiko « Magic City » frontoian dago eta asteburuan han lortutako emaitzen arabera erabaki behar zen Winterreko egutegia. Han garaipena lortu eta gero, honela geratu dira partidak:

Abenduak 8:
GOITIA-LEKERIKA vs LADUCHE-ZABALA

Abenduak 15:
URRUTIA-DEL RIO vs URREISTI-LOPEZ

Abenduak 22:
URRUTIA-DEL RIO vs GOIXERRI-MANCI

Abenduak 29:
URRUTIA-DEL RIO vs BARANDIKA-BASQUE
GOITIA-LEKERIKA vs ERKIAGA-IBARLUZEA

Abenduak 8, 22 eta 29ko sarrerak agortuta daude, baina partida guztietan 80 bat sarrera egoten dira takilan bertan erosteko moduan.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen