S’ouvre dans un nouvel onglet

Urte amaierako festa handia, zuzenean ETB 1-en!

28 décembre 2023

9. jardunaldia – Eusko Label Winter Series

* Abenduak 31, 12:00tan (ETB 1-en ZUZENEAN)
* Ateen irekiera 11:00tan

OLHARAN-DEL RIO vs GOITIA-BASQUE (A multzoa)
(Sarrera guztiak agortuta)

Hiru egun falta dira festa handirako. Aurten urtezahar edo gabon zahar eguna eguerdiko 12:00tan hasten da! Izan ere, giro berezia espero dugu Gernika Jai Alai pilotalekuan. Zuzeneko musika, jazz-banda eta Euskal Telebistaren zuzeneko zesta-punta emankizuna, ez-ohiko ordutegi batean, igande eguerdiz. Gain gainean dugu Eusko Label Winter Serieseko 9. jardunaldia eta puntual ibiltzea eskatzen diegu zale guztiei. Frontoiko ateak 11:00tan irekiko dira eta partidua 12:00tan puntuan hasiko da. Beraz, zenbat eta azkarrago guztiok frontoi barruan izan eta bertako giroaz gozatu, hainbat hobeto! Sarrerak aspaldidanik baitaude agortuta.

Jokoan dagoena ere ez da edozer gauza. Goitiak eta Basquek ligaxkako azken partida dute. Bat irabazi (2-0 Erik-Minviellen aurka) eta bat galdu (2-0 Goikoetxea-Lekerikaren aurka), euren esku dago finalerdietara sailkatzea. Irabaziz gero, barruan daude.

Partidako zalantza nagusia Olharan da. Bere lesiotik errekuperatuta dago baina sei hilabete daramatza lehiatu gabe. Desanbantaila hori beste ezaugarri batekin orekatu beharko du. Esperientziarekin alegia. Kantxan egongo diren lau pilotarietatik bera da beteranoena. Bera Gernikan txapelak irabazi dituena. Bera tentsio handiko egoeretan gehien jokatu duena. Eta bera, egoera horietako askotan, garaile atera dena.

Urtezaharreko partida Olharanek eta Del Riok irabazten badute, ez da ezer %100ean erabakiko. Denok egon beharko gara zain urtarrilaren 15eko partidara. Olharan-Del Rio eta Erik-Minvielle izango dira egun horretan aurrez aurre. Bi aukera daude: biak kalean egon eta lagun-arteko bat izatea, edo Olharanek eta Del Riok, euren sailkapena azken partida horretan itxi behar izana.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen