S’ouvre dans un nouvel onglet

Urtarrilaren 15eko partida, bertan behera

16 janvier 2024

Kantxa egoera txarrean zegoenez, urtarrilaren 15eko ligaxkako partida bertan behera geratu da. Partida hau datorren astelehenean, urtarrilaren 22an, izango da.

Urtarrilaren 15eko sarrerek ez dute balioko urtarrilaren 22an frontoira sartzeko. Sarreren zenbatekoa erosketa-bide beretik itzuliko zaie erosle guztiei. Sarrerak gure web orrian erosi badituzu, dirua automatikoki itzuliko zaizu. Sarrerak leihatilan erosi badituzu, sarrera leihatilan bertan aurkeztu behar duzu dirua itzultzeko. Txarteldegia astelehenetan egongo da zabalik, 18:30etik 20:00etara. Laster emango dugu horri buruzko informazio gehiago.

Barkatu eragozpenak.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen