S’ouvre dans un nouvel onglet

Imanol Lopezen agurra

21 mars 2026

Imanol Lopez zumaiarrak aste gutxi barru hartuko du erretiroa bere jaioterrian bertan, Zumaian. San Telmoetan jokatuko du bere profesional ibilbideko azken txapelketa, Aitzuri pilotalekuan, etxekoen aurrera. Atzelari gipuzkoarra azken mende laurdeneko pilotari onena izan da, Goikoetxearekin batera, eta zalantza gabe, zesta-puntaren historiako figura handienetakoa da, berriz errepikatzen oso zaila.

Master Series horren aurkezpena hilaren 25ean izango da, eguerdiko 12:00tan Zumaian bertan. Aurrerago jakinaraziko dizuegu aurkezpenaren leku zehatza.

BONOAK GAUR SALGAI

Hori bai, Lopezen agurrerako bonoak salgai daude jada www.eramanjaialai.com webgunean gaur eguerdiko 12:00tatik hasita. Egun bakoitzeko sarrerak martxoaren 24an jarriko dira salgai.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen