S’ouvre dans un nouvel onglet

Gernika Grand Slam: markinarrak protagonista 2. jardunaldian

23 juillet 2026

Uztailak 25, 21:00tan
Gernika Jai Alai
Grand Slam, 2. jardunaldia

Astelarra-Salegi vs Txanika-Zabala (txapelketatik kanpo)

Grand Slam kiniela:

LADUCHE-IBARLUZEA
OLHARAN-ATAIN
GOITIA-BASQUE
JOHAN-GORKA

Larunbat honetan Markina-Xemeingo pilotariak izango dira protagonista Gernikako jaialdian. Guztira 5 pilotari markinar aterako dira kantxara. Bi lehenengo partidan: Salegi eta Zabala (txapelketaz kanpo) eta 3 Grand Slameko kinielan: Ibarluzea, Atain eta Goitia.

Kiniela formatuak emozio handia eskeintzen dio partidari eta hala ikusi zen pasaden jardunaldian ere. Erkiaga eta Unda azken segunduetan sailkatu baitziren finalerdietara, Barandika eta Mancirekin batera. Larunbat honetan ere, bi bikote sailkatuko dira finalerdietara, eta bi geratuko dira kanpoan. Gernikako kantxak 57 metro luze ditu eta garrantzitsua da pilota ondo atzeratzea. Larunbat honetako lau atzelariak, guztiak dira pilota ondo atzeratzen dutenak. Hiru errebesista argi: Atain, Basque eta Ibarluzea, eta eskuinez ere ondo jokatzen dakien Gorka Sorozabal biarriztarra.

Txapelketako kinielak ordubeteko iraupena izango du (erlojuaren aurka) eta azken 10 minutuetan, tantu bakoitzak balio bikoitza izango du. Puntu gehien batzen dituzten bi bikoteak, Grand Slameko finalerdietara sailkatuko dira. Kiniela jokoan gainera, publikoak 2 € apustuak egin ditzake, eta asmatzaileen artean sari eder bat banatuko da.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen