S’ouvre dans un nouvel onglet

Gernika: finalerdiak erabakita!

27 juillet 2026

* Johan-Gorka eta Goitia-Basque, Grand Slameko finalerdietara

1. partida (txapelketaz kanpo): Astelarra-Salegi vs Txanika-Zabala: 12-3, 12-11
Grand Slam kiniela: JOHAN-GORKA (23), GOITIA-BASQUE (20), LADUCHE-IBARLUZEA (18), OLHARAN-ATAIN 15)

Gernikako Grand Slamean erabakita geratu dira finalerdiak. Barandika-Manci vs Goitia-Basque izango da lehena (datorren larunbatean) eta Johan-Gorka vs Erkiaga-Unda bigarrena (abuztuaren 7an). Partida horiek ohiko set formatuan jokatuko dira, kinielen lehen fasea bukatuta. Gaurkoa, emozio handiko beste norgehiagoka bat izan da eta azken unera arte jokoan egon da sailkapena. Laduche eta Ibarluzea tantu bakarrarengatik geratu dira kanpoan, azken 10 minutuetan, tantuek, balio bikoitza badute. Emozioa eta giro ona izan dira nagusi, beste behin frontoian.

Kiniela oso serioa jokatu dutenak, Johan eta Gorka Sorozabal anaiak izan dira. Johanek badirudi atzean utzi duela, Markinatik kanpo utzi zuen sabeleko lesioa. Azken partida gora-beheratsuen ondoren, gaur maila onean jokatu du, bai berak, eta bai Gorka anaiak ere. Biek ala biek oso ona eman diote jokoari (Johan-Gorka 7, Goitia-Basque 4, Olharan-Atain 1, Laduche-Ibarluzea 0) eta aldea areagotu egin dute (Johan-Gorka 13, Goitia-Basque 9, Laduche-Ibarluzea 8, Olharan-Atain 3). Olharan eta Atain hasieratik geratu dira atzean, atzelari markinarrari kosta egin zaio jokoan sartzea eta bien bitartean, Johan eta Gorka, estankatuta geratu dira 13. kartoian, beste bi aurkariak gain-gainean zituztela (Goitia-Basque 13, Laduche-Ibarluzea 11). Hiru bikote hauen artean egon da garaipena, eta batez ere, finalerdietarako sailkapena. Gaurkoan, bi txartel egon dira jokoan eta Laduche eta Ibarluzea izan dira, kiniela ona jokatu arren, oso gutxigatik kanpoan geratu direnak.

Jaialdiko lehen partida, txapelketaz kanpokoa izan da. Astelarra gazteak eta Salegik, 12-3 eta 12-11 irabazi diete Txanika eta Zabalari.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen