S’ouvre dans un nouvel onglet

Euskotren winter Series: Helena eta Arai, egungo txapeldunen txanda!

16 mars 2026

Kargatzen

Martxoak 16, 19:00tan (ETB 1, 22:15h)

Iritsi da egungo txapeldunen debuta emakumeen Euskotren Winter Seriesean. Egungo txapeldunena, eta baita herriko pilotariarena ere. Helena Barrenetxearena. Dagoeneko ezagutzen dugu zein izango den hilaren 23an bikote finalistetako bat. Erika Mugartegi eta Frida Watkins dira, pasaden astelehenean, partida lehiatu eta gogor batean, Elaia Gogenola eta Eneritz Lizardiren aurka partidari buelta eman eta desenpatean irabazi ostean (15-6, 8-15, 3-5). Jakiteko geratzen zaiguna da, ea iazko txapeldunak, Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi, aurten ere finalean izango diren ala ez. Biharko aurkariek, Ihart Arakistainek eta Maia Goikoetxeak, asko sufritu zuten finalaurdenak gainditzeko (15-13, 13-15, 4-5) baina azkenean, Maite eta Oaia baino gehiago izan ziren, tantu-bakar batengatik.

Aurtengo emakumeen Winter Seriesa oso lehiatu ari da izaten, jokoz zein markagailua. Guztira sei bikote ari dira lehiatzen eta maila oso oneko partidak ari gara ikusten, Ezkurdi pilotaleku giro ederrean. Durangoko frontoiak buelta eman dio egoerari eta 2023an birmoldatu zuteneik zesta-puntaren erreferentzialtasuna berreskuratu du Jai Alai Leagueko hiru txapelketa puntuagarri antolatuz. Horratarako telebistaren agendara egokitu eta bere proiekzioa biderkatu du Durangok. Horren testigu da astelehenero frontoian bizi den giro benetan ederra.

Gizonezkoen finalerdia

Emakumeen Jai Alai Leaguean, hiru txapelketa puntuagarri jokatu dituzte denboraldi honetan eta gizonezkoetan sei. Durangokoa (Ezkurdi Master Series), udalerri honetan urriaz geroztik jokatzen den bigarrena da eta pasaden astean finalera sailkatzea lortu zuten Aritz Erkiagak eta Gorka Mugartegi « Atain »-ek (12-15, 15-4, 5-2 Laduche eta Manciren aurka). Bihar ezagutuko ditugu bigarren finalistak: Olharan-Zabala edo Urreisti-Lekerika. Ostiralean Gasteizen galdu arren, partida ona jokatzetik dator mutrikuarra eta Ligako rankingeko liderra izango du Ezkurdin atzean, Unai Lekerikabeaskoa gernikarra. Aurrean berriz, Jean Olharan eta Jon Zabala. Azken hau, Erkiagarekin, Araba Euskarazeko finalera sailkatua.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen