S’ouvre dans un nouvel onglet

Emakumeen Iron cup-a: lehen finalerdia!

21 mai 2026

Kargatzen

Bilboko Deportivo pilotalekuan jokatuko da Iron Cupeko emakumeen lehen finalerdia. Lur Lejardi eta Oaia Otaño, Gasteizko txapeldunak, lehian sartuko dira Ihart Arakistain eta Arai Lejardiren kontra. Azken hauek Erika eta Maia utzi zituzten kanpoan final laurdenetan. Bigarren finalerdia datorren barikuan jokatuko dute Maita-Maialen eta Elaia-Eneritz bikoteek. Azken hauek Helena eta Frida kanporatu dituzte. Liga denboraldiko seigarren proba da Bilbokoa eta denboraldiaren erdi-erdian gaude. Frida Watkins da sailkapenean lehena baina postu hori galtzeko arriskua dauka, Bilbon final laurdenetan kanpoan geratuta.

Gizonezkoetan, Johan-Atain eta Goitia-Gorka bikoteak neurtuko dira, finalerako txartelaren bila. Bi markinar (Atain eta Goitia) eta Sorozabal anaiak (Johan eta Gorka) izango dira lehian eta sarrera gutxi batzuk besterik ez dira geratzen salgai. Urreisti-Basque eta Astelarra-Lekerika bikoteek, datorren ostiralean jokatuko dute bigarren finalerdia.

EMAKUMEEN IRON CUP-A

Apirilak 25, final 1/4:
ERIKA-MAIA vs IHART-ARAI: 11-15, 11-15
ELAIA-ENERITZ vs HELENA-FRIDA: 15-5, 15-7

Maiatzak 22, final 1/2:
LUR-OAIA vs IHART-ARAI

Maiatzak 29, final 1/2:
MAITE-MAIALEN vs ELAIA-ENERITZ

Ekainak 5: FINALA

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen