S’ouvre dans un nouvel onglet

Durangon erabakiko da errekorrak hautsi dituen Jai alali Legaue-a

3 octobre 2024

* Erkiaga-Basque vs Barandika-Lopez eta Johan-Gorka vs Laduche-Del Rio izango dira bi finalaurrekoak.

* Ligak denboraldi bete-betea itxiko du Durangon: 11 hilabetetan 100 partidu profesional baino gehiago, 10 egoitza ezberdinetan.

* Txapelketaren kalitateaz eta publikoaren erantzunaz, balantze oso positiboa egiten dute Jai Alai Leagueko lau bazkide-antolatzaileek.

* Final Four-eko lehen jardunaldian omenaldia egingo zaio Iñigo Gorostola “Arrieta” pilotari durangarrari. AEB-tan 20 urtetik gora jokatu ondoren, herrian jokatuko du bere azken partida.

* Oraindik azken sarrera eta bonuak eskuratzeko aukera dago www.eramanjaialai.com weborrian.

Jai Alai Leugueko txapela Durangoko Ezkurdin erabakiko da eta ranking ofizialeko zortzi pilotari onenek jokatuko dute Final Four-a. Erkiaga eta Gorka egungo txapeldunak, azken fase honetara sailkatu dira baina ez dute bikote moduan errepikatuko. Ispasterko pilotaria da beste behin ere faborito nagusia. Denboraldi honetan 6 Slam irabazi ditu (Winter Series-a, Bilboko Iron Cup-a, Cesta All Star, Gernika Grand Slam, Biarritzeko Urrezko Xistera eta Paueko Kopa) eta beste horrenbeste Master. Koadroko pilotari onena izan da eta Final Four-ean Ligako atzelari onena izango du lagun: Thibault Basque bidartarra.

Liga tituluaren jokoan, ranking-eko lehen aurrelari eta atzelariak laugarrenen aurka jokatzen dute eta bigarrenek, hirugarrenen kontra. Finalerdietan beraz, Erkiaga-Basque eta Barandika-Lopez bikoteen arteko lehia izango dugu. Partida ikusgarri hau urriaren 14an jokatuko da (San Fausto biharamunean). Barandikak, eta batez ere Lopezek, azken unera arte itxaron behar izan dute Final Four-eko azken plaza eskuratzeko.

Lehen finalerdia urriaren 7an jokatuko da. Sorozabal anaiak (Johan eta Gorka), rankingeko bigarrenak, Laduche eta Del Rio hirugarrenen aurka. Osta ostan baina Final Four-etik kanpora geratu dira Jean Olharan eta Jérôme Portet, Ligako 5. Aurrelari eta atzelari onenak.

Ezkurdi pilotalekuak 52 metro ditu, beste kantxa batzuk baino laburragoa da. Horrek errematerako espazioa murrizten die aurrelariei eta atzelarien arteko botere-borroka ere berdindu egiten du.

EGUTEGIA

1. JARDUNALDIA. Urriak 7, 19:00tan:
Arrieta-Lekerika vs Urreisti-Zabala (Arrietaren agur-omenaldia)
JOHAN-GORKA vs LADUCHE-DEL RIO (1. Finalerdia, ETB 1)

2. JARDUNALDIA. Urriak 14, 19:00tan:
Aurreko partidua
ERKIAGA-BASQUE vs BARANDIKA-LÓPEZ (2. Finalerdia, ETB 1)

3. JARDUNALDIA. Urriak 21, 19:00tan:
Aurreko partidua
JAI ALAI LEAGUE-KO FINAL HANDIA (ETB 1)

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen