Bilboko Deportivo pilotaleku historikoak giro ezinhobea biziko du gaur, Iron Cup txapelketaren inaugurazio ekitaldiarekin. Frontoian dena dago prest, alfonbra gorria barne, eta harmailetan giro itzela espero da. Aurkezpen ekitaldi ikusgarrian, txapelketan parte hartuko duten pilotari guztiak izango dira eta lau bikotek bere lehen partidua jokatuko dute, Rekalde Zumarkaleko 28.ean.
Ikusmin handiena Erkiaga eta Urreistiren arteko aurrez-aurrekoak hartu du. Duela astebete Banakako txapelketatik kanpo utzi zuen gipuzkoar gazteak, Ispasterko artista. Erkiaga azken bi edizioetako txapelketa da -orain arteko guztiak dira- eta Mancirekin batera, Urreisti eta Basque izango dituzte aurkar. Asteartean Donibane Lohizunen nagusitu zen bikote bera. Multzo horretan, Goitia eta Gorkak osatzen dute hirugarren bikotea.
Arratsaldeko lehen partida Johan-Atain eta Libois-Ibarluzea bikoteek jokatuko dute. Markinako atzelarien arteko norgehiagoka, Iparraldeko aurrelari bana lagun hartuta. Johan Sorozabal « eginago » dago goi mailako txapelketa hauetan, baina Libois bidartarra gauza on asko ari da erakusten. B multzoko beste bikotea (Olharan-Lekerika), datorren astean sartuko da jokoan.
* Banakako Final Handia
Urreisti mutrikuarrak aste honetako hirugarren partida jokatuko du bihar. Banakako Final Nagusia, Laboral Kutxaren babespean. Berriatuko Mendibarrenen, 20:00-tan hasita (ETB 1 ON zuzenean, ETB 1 – 23:00h)
Goitia-Argoitia vs Libois-Zabala
LADUCHE vs URREISTI





