S’ouvre dans un nouvel onglet

Barandika etzi itzuliko da kantxetara

17 avril 2024

* Ia bederatzi hilabete eta gero, kantxetara itzuliko da Xabi Barandika ostiral honetan.
* Gasteizko Olaben jokatuko du, Lekerikarekin, Laduche eta Zabalaren aurka (Araba Euskaraz Master Series-eko finalerdia).
* Belauneko lotailu gurutzatuaren haustura behin sendatuta, Ligarako puntuan pilatzen hasi nahi du Gernikako pilotariak.

Xabi Barandika Gernikako aurrelaria, egungo puntista onenetakoa dena, etzi berragertuko da Gasteizko Olabe pilotalekuan. Bere itzulerako partidua ARABA EUSKARAZ MASTER SERIES txapelketan izangoda, finalerdiak jokatuko baititu Lekerikarekin, Laduche eta Zabalaren aurka. Jai Alai Leagueko 6. lehiaketan gaude eta hain zuzen ere, Ligarako puntuak pilatzen hasi nahi du gernikarrak, denboraldi amaierako Final Four-ean sartzen ahalegintzeko. Izan ere, « Slam » kategoria txapelketa gehienak (puntu gehien banatzen dituztenak) jokatzeko daude oraindik. Bi galdu ditu Barandikak (Winter Seriesa eta Cesta All Star-a) baina prest egongo da, Bilbo, Markina, Donibane Lohitzuneko Nazioartekoak, Urrezko Xistera, Gernika eta Paueko txapelketak jokatzeko.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen