S’ouvre dans un nouvel onglet

Barandika eta Lekerikarentzat, denboraldiko bigarren txapela!

22 décembre 2025

Kargatzen

Xabi Barandikak eta Unai Lekerikabeaskoak denboraldi honetako bigarren txapela lortu dute Pauen, urrian Durangon lortutakoari gehituz. Denboraldi hasiera bikaina bi gernikarrentzat, Eusko Label Winter Seriesean zer gertatuko denaren zain. Lekerika finalaurrekoetan dago jada baina Barandikaren sailkapena airean dago oraindik. Beste behin ere, frontoia goraino bete da Pauen, Cesta de Nadau txapelketaren finalean. Partida berezia, David Minvielle bearnotarraren agurra ere izan baita. Jokoari gain hartu dio emozioak eta omenaldi ederra eskeini dio Paueko publikoak, Minvielle jaunari.

Neurketaren berezitasuna dela eta (partida-omenaldia izan da), Cesta de Nadau-ko finalak ez du Ligarako punturik emango. Bai ordea, txapelketa honetan aurretik jokatu diren partidek, modu proportzionatuan (Barandika-Lekerika 600 pt, Urreisti-Portet 360 pt, Laduche-Caparrus 180 pt).

Paueko hiriak Jai Alai League-ko bi txapelketa hartzen ditu Complexe de la Pelote instalazio ikusgarrietan. Bata, orain jokatutakoa (« Cesta de Nadau » okzitainieraz, « Gabonetako Zesta » litzateke, Master kategoriakoa) eta bestea udaran jokatzen den Slama (Pau Cup).

Hain zuzen ere, Pauen bizi den Jérôme Portet atzelari frantziarrak jokatuko du, astelehean, Eusko Label Winter Serieseko 9. jardunaldian. Manci-ren lesioa dela eta Portet sartuko da jokoan, Goixarrirekin batera, Urrutia eta Del Rio-ren aurka jokatzeko. Goixerri eta Manci kalean daude, baina asteleheneko emaitzak eragin handia izan dezake B multzoan. Izan ere, Urrutiak eta Del Riok beste garaipen bat lortuz gero, sailkapena zailduko zaie Barandikari eta Basqueri eta baliteke, hilaren 29ko partida erabakigarrian (Barandika-Basque vs Urrutia-Del Rio) garaipen hutsa baino zerbait gehiago behar izatea.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen