Opens in a new tab

Final aurreratua jokatuko da Gernikan

2025-02-03

Otsailak 3, 19:30tan (ETB 1, 22:25tan)
Eusko Label Winter Series
5. jardunaldia, finalerdien ligaxka

ERKIAGA-IBARLUZEA vs LADUCHE-MANCI

Final aurreratua jokatuko da Gernikan. Otsailaren 16an, eguerdiko 12tan kantxara aterako diren lau protagonista berdinak. Edizio honetako bi bikote onenak. Erkiaga eta Ibarluzea, egungo txapeldunak, eta Laduche eta Manci, aurtengo berritasuna.

Finala erabakita egonik, puntu aldetik, finalerdietako ligaxkako partidan ezer ez dago jokoan. Baina finalari begira, partida garrantzitsua izango da. Gehienbat, konfiantza aldetik. Lau protagonistek finalaren aurretik jokatuko duten partida da. Alde handia dago, finalaren atarian, aurkari beraren kontra irabazi edo galduta. Baina galduta ere, joko mailak ere konfiantzan eragin dezake. ETBri egindako adierazpenetan, biharkoak finalaren itxura gutxi izango duela adierazi du Mancik eta aprobak egiteko eguna izango dela.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen