Opens in a new tab

Final 4: ligako 2. finalerdiak ETB 1en!

2026-09-21

Kargatzen

Elaia-Arai eta Barandika-Basque bikoteak final handira sailkatu ondoren, astelehen honetan jokatuko dira Jai Alai Leagueko, Final 4-eko bigarren finalerdiak. Kasu honetan, Liga erregularrean 2. postuan geratu diren pilotariak, 3.en aurka lehiatuko dira, hil ala biziko partidan. Bikote irabazlea hilaren 28ko final handira sailkatuko da eta hura irabaziz gero, hurrengo denboraldi osoan eramango dute soinean, txapeldunaren “Urrezko Gerrikoa”.

Emakumeen finalerdian ez dago faborito argirik. Gizonezkoetan, Erkiaga eta Gorka apur bat faboritoago izan daitezke baina ispastertarrak adierazi duenez “erasora jokatzen duen bikoteak” irabaziko du partida. Erasoko jokoa eta erremateak espero ditugu Carmelo Balda pilotalekuan.

ETB-ren emanaldian, gizonezkoen partida ikusi ahal izango da lehenbizi eta ondoren emakumeena.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen