Opens in a new tab

Eusko Label Winter Series 2024-2025

2024-10-23

* Finalerdietako ligaxka berriarekin, 16 partida beharrean 19 izango ditu txapelketak.
* Lau aldaketa daude koadroan: Urresti estreinatuko da, Urrutia gaztea itzuliko da eta Barandika eta Zabala lesionatuak bueltatuko dira.
* 16 parte-hartzaileetatik 10, hogeita hamar urtetik beherakoak dira eta hauetatik sei, 25 urte azpikoak.
* Epaile propio bat egongo da bideo-arbitraia lanetarako (“Zalantzen Txokoa”).
* 1.200 abonatuez gain, jardunaldi bakoitzeko beste 600 sarrerak gaur jarriko dira salgai (guztiak finalekoak izan ezik)
* Partida guztiak ETB 1en ikusi ahal izango dira, astelehenetan, 22:20tatik aurrera.

Eusko Label Winter Seriesak ikusmen itzela sortzen jarraitzen du. Aurtengoa 4. edizioa da eta txapelketa goruntz egiten, hazten ari da oraindik. Horren adierazgarri da salgai jarritako 1.200 bonuak inoiz baino denbora gutxiagoan agortzea. Jardunaldi bakoitzeko gainerako 600 sarrerak (harmailen herena) gaur jarriko dira eskuragarri, egutegia eta norgehiagokak ezagutaraztearekin batera. Sarrera guztiak dira, finalekoak izan ezik.

Lau berritasun eta gaztetasuna kantxan

Pilotariei dagokienez lau berritasun daude. Lehena, Eñaut Urreisti aurrelari gaztea. 20 urteko gipuzkoarrak Eusko Label Winter Seriesean debutatuko du, Ligak uda honetan emandako aukera apropetxatu ondoren. Bi urteren ondoren, beste pilotari gazte bat ere bueltan da: Thomas Urrutia behe-nafarra (Donibane-Garazi, 23 urte). Gainerako bi berritasunak, Xabier Barandika eta Jon Zabala dira, iaz lesionatuta egon ziren eta ez zuten txapelketan parte hartu.

Kontuan hartu beharreko beste datu bat pilotarien batazbesteko adina da. Duela lau urte hain zaila zirudien belaunaldi aldaketa hori, gertatu da. Winter Serieseko lehen edizioan pilotari bakarra zegoen, 30 urtera heltzen ez zena. Aurtengo edizioan, hamar izango dira eta hauetatik sei, 25 urtez azpikoak dira: Urreisti (20), Johan (22), Gorka (23), Urrutia (23), Goitia (23) eta Manci (24). Beteranoenak Lopez (40) eta Erkiaga (37) dira eta tartean daude, Basque (28), Ibarluzea (28), Del Rio (28), Lekerika (29), Laduche (30), Barandika (34), Olharan (35) eta Zabala (35).

Hiru pilotarik gainera, Floridatik Euskal Herrirako bidaia egingo dute Winter Seriesean parte hartzeko. Eñaut Urreisti eta Gorka Sorozabal, Dania Jai Alain 3 hilabeteko denboraldia jokatuko dutenak, eta Magic City-ko frontoian dagoen Alex Goitia markinarra.

Finalerdietako ligaxka

Eusko Label Winter Serieseko 4. edizioa orain arteko luzeena izango da. Iazkoarekin alderatuta, 16 partidutik 19ra pasatzen gara. Hori bai, 17 jardunalditan banatuko dira, bi egunetan (urriaren 28an eta abenduaren 30ean) txapelketako bi partidu jokatuko direlako.

Izan ere, finalerdietara iritsiko diren lau bikoteek “ligaxka” formatuan jokatuko dute, denak denen aurka eta bi bikote onenak final handira pasako dira. Modu honetan, 3. posturako jardunaldia ezabatzen da. Txapelketak emozioa irabazten du eta maila altuko partidua kopurua handitzea espero da.

Epaile propioa bideo-arbitraian

Txapelketak bideo-arbitraia izaten jarraituko du (“Zalantzen Txokoa”) baina aldaketa nabarmen batekin. Aurrerantzean epaile propio bat izango da jokaldiak pantailan errepasatuko dituena. Kantxako epaileek ez dituzte euren erabakiak zuzendu edo mantenduko.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen