Se abre en una pestaña nueva

Urreisti-Atain sendo, Laduche eta Manci kalera

24 de noviembre de 2026

Cargando

Bi titular utzi dizkigu Winter Serieseko bosgarren jardunaldiak. Lehena, Urreisti eta Atainen sendotasuna. 22 urterekin txapelketako bikote gazteena osatzen dute baina bien arteko komunikazioa ona da eta ondo engrasatuz gero, makinaria perfektua osa dezakete. Atainek dominatu (koadroko atzelari indartsuena da seguruenik) eta Eñautek aurrean amaitu (aurrelarien artean gipuzkoarra da errematatzaileena). Mutrikuarrak eskuratu du ikusleen partidako MVP saria.

Laduche eta Mancik ostera, ez dute aukera gehiago izango eta gaurko porrotarekin, txapelketatik kanpo geratu dira duela bi urteko azpitxapeldunak,. Kontsolamenduko partida geratzen zaie Goitia eta Oyhenarden aurka, partida bat behintzat irabazita agurtzeko.

Gaurko neurketa hala ere, markagailuak erakusten duena baino lehiatuago hasi da. Gogor ekin diote moreek 4-1 eta 5-2 aurreratuz -Urreistik hiru tantu txokoan amaituta- baina Laduchek hartu du partidaren agintea. Pilota motelarekin, lapurtarrak dominatu egin du. Atainek ez zuen lortzen pilota behar bezala altxatzea eta seina berdindu dute urdinek. Aurretik jartzeko aukera bikaina ere izan du Ludok, baina tantua egina zuenean, pilota esku-eskura bota dio Eñauti eta honek ez du barkatu (7-6).

 

Atsedenaldiaren ondoren (8-6) gazteak euren jokoa egiten hasi dira. Gorka Mugartegik bizkarra erakutsi dio Manciri eta Urreistik nahi adina pilota izan ditu, aurrean errematatzeko. Hori izan da partidako gakoa. Neurketa osoan, 16 tantu bukatu ditu mutrikuarrak eta 4 huts egin. Partidako tantu onenetakoa 13 eta 9koa izan da, asko landu ondoren Urreistik horma-bikoz bukatu duena. 15-10 bukatu da seta, eta bigarren jokoan urdinek ez dute euren bidea aurkitu. Atzean, gero eta handiagoa izan da Atainen nagusitasuna eta bosna berdindu ondoren, partida apurtu egin da. Moreek 9 tantu egin dituzte erreskan (14-5) eta Urreistik berak amaitu du neurketa, barruan goxo goxo utzita. Laduchek eta Mancik ez dute partida txarra egin, ez dira huts asko izan, baina jokoa aurkariek dominatu dute.

Gaurko irabazleak datorren astean bertan sar litezke finalerdietan, baldin eta Barandikak eta Basquek euren partida irabazten badute. Aurkariak Alex Goitiandia bizkaitarra (iazko azpitxapelduna) eta Guillem Oyhenard zuberotarra dira. Lehen partida galtzetik datoz eta behartuta daude erreakzionatzera. Barandika eta Basqueren aurka partida zaila dute baina ez ezinezkoa. Hori bai, hauen kontra irabazteko ia ez da hutsik ere egin behar. Goitiak eta Oyhenardek irabaziz gero, erabakigarria izango da Barandika-Basque eta Urresti-Atainek elkarren aurka jokatu behar dutena.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Cargando