Se abre en una pestaña nueva

Winter Series desafioa Andoaingo Arrate pilotalekuan

18 de noviembre de 2026

Hainbat urteren ondoren, Andoaingo herriak zesta-puntarik onenaz gozatu ahal izango du, igande honetan, Arrate pilotalekuan. Eraman! Jai Alai enpresaren eskutik, egungo puntistarik onenek jokatuko dute arratsaldeko 17:30tan hasiko den jaialdian. Bi partida izango dira: lehenbizikoa, emakumezkoena eta ondoren gizonezkoena.
 
Emakumeetan, Naroa Merino tolosarrak hartuko du parte. Merino bera Andoaingo Gazteleku pilota elkarteko kidea da eta monitore lanak ere egiten ditu klubean, batez ere, emakumeen kategorian. Argentinan eta Uruguayn jokatutako Munduko Txapelketan ere parte hartu du. Igandean, Maia Goikoetxea bizkaitarrarekin osatuko du bikotea eta aurrean izango dituzte Elaia Gogenola (Berriatukoa, Goikoetxea bezala) eta Frida Watkins zumaiarra. Merinoz gain, Munduko Txapelketan izan berriak dira Goikoetxea eta Gogenola ere.

* Winter Serieseko izarrak

Gizonezkoetan, Winter Series txapelketa entzutetsuko izarrak izango dira Arrate pilotalekuan. Pasaden astelehenean, Gernikan izan zire Gaztelekuko umeak eta Winter Serieseko partidako atsedenaldian, kantxara atera eta pilotan aritu ziren, bi mila lagunen aurrean. Igandean, puntista profesionalak izango dira Andoainera etorriko direnak. Erkiagak eta Lekerikak, Barandika eta Basque bikotearen aurka jokatuko dute.
 
Zesta punta hazte eta sendotze prozesuan dago baina bere olatua handituz doa. Hainbat urteren ondoren, profesionalak Andoainera itzultzea izugarrizko albiste ona da, kirolaren osasunaren erakusle. Sarrerak takilan bertan erosi ahal izango dira, arratsaldeko 16:30tik aurrera 5 €-ren truke. Batutako dirua, Gazteleku klubarentzat izango da.

* Bordele eta Gernika

Andoainen jokatu bezperan, Frantziako Bordele hirian izango dira puntistek. Eraman! enpresak hiri honen aldeko apostua egin du eta Frantzian antolatuko duen lehen jaialdia izango da, Villaneve d’Ornon barrutiko pilotalekuan, arratsaldeko 18:00tik aurrera:

Emakumeen kiniela:
HELENA-FRIDA, ERIKA-ROMANE, SOROZABAL-ARAI
 
Gizonezkoen partida:
ERKIAGA-LEKERIKA vs JOHAN-GORKA

Eta astelehenean Gernikan, Eusko Label Winter Series-eko 5. jardunaldia. B multzoari dagokion partida erabakigarria, batez ere Laduche eta Mancirentzat. 19:30tan hasita (ETB 1-21:45tan):
 
URREISTI-ATAIN vs LADUCHE-MANCI

Txapelketak

Guztiak ikusi
Cargando