Se abre en una pestaña nueva

Arbe eta Manci, gosez amorratzen!

20 de noviembre de 2023

Bikote berri bat sartuko da lehian astelehen honetan Eusko Label Winter Series txapelketan. Kamiseta laranja jantziko dute eta Pro-Am txapelketako garaileak dira. Jokin Arbe bizkaitarra eta Mikel Mancisidor gipuzkoarra. Pro Am-a irabazi behar izanak, engainura ere eraman gaitzake. Inork uste badu maila baxuagoko bikotea dela, oker dabil. Arbe eta Manci, biak dira oso pilotariak. Biak daude oso ondo prestatuta, eta asko entrenatuta. Eta batez ere, txapelketan jokatzen hasteko gosez amorratzen.

Seguruenik, txapelketa jokatzeko zuzenean aukeratuak izatea nahiko zuten Jokinek eta Mikelek. Izan zitezkeen eurek, edo izan zitezkeen beste batzuk, izar handiak kenduta gero eta handiagoa baita pilotari aukera eta euren arteko lehia. Pro Am-ean faborito bezala atera ziren, baina ondo sufritu behar izan zuten, Winter Serieseko 8. postua eskuratzeko. Horren adierazle, Zumaiako garaipena lortu ostean elkarri eman zioten besarkada, eta Winter Seriesaren inaugurazioko egunean, euren aurpegietan ikus zitekeen argitasuna. Gauzak kostata lortzen direnean, poztasuna ere handiagoa da ordainetan.

Baina Jokinek berak esan bezala, Pro Am-a bukatu zen eta orain, zerotik hasten dira. Helburua ez da Winter Seriesa jokatzea. Helburua jokatzen hasi eta partidak irabaztea da.

Bikote honek zerbait kontra izatekotan, frontoia bera izan liteke. Gernikan ez da Aitzuri. 57 metro asko dira eta beste frontoi batzuetan ez bezala, pilotariaren gabeziak bista-bistan uzten ditu Gernikak. Piloteoan, errebotean, kantxa kubritzerako orduan… dena dago urrutiago eta dena da zailagoa. Gaurko partidan Erkiaga dute aurrean baina atzean nork agintzen duen ikusi behar da. Manci nagusitzen bada, Arbek pilotak izango ditu aurrean, eta amaitzen ez du akatsik. Alderantziz bada, zailagoa izango da.

Astelehena, azaroak 20 19:30tan (ETB 1 22:15)
Erkiaga-Ibarluzea vs Arbe-Manci
SARRERAK AGORTUTA

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen