Aritz Erkiagak maila berean kokatu ditu honako hiru kirol erronkak: Jai Alai League-a sailkapeneko lehen postuan bukatzea, denboraldi amaieran Final Four-ean Ligako titulua irabaztea eta Eusko Label Winter Series txapelketa. Modu horretan, zesta-puntaren aro berriko “Triple Crown” edo “Hiruko Koroa” berria proposatuz.
📌 “Pilotari gisa hiru txapelketa horiek maila gorenean kokatzen ditut. Ondoren, publikoak bere gustokoak aukeratuko ditu, baina pilotari gisa, hiru horiek dira”
📌 “Final Four-era heldu garen lau bikoteok (Erkiaga-Gorka, Johan-Lekerika, Urreisti-Basque, Barandika-Lopez) lasai asko joka genezakeen 12 asteko txapelketa bat ere, geure artean. Edonork irabazi ahal izango luke”
📌 “Johan, Barandika eta urte honetan Urreisti, aurreko koadroetan maila oso altua da eta txapelketa nagusiak ere, denon artean banatzen ditugu. Hiru horiek hor jarraituko dute hurrengo urteetan ere, eta beraz, datorren denboraldian hasieratik hasi beharko naiz puntuak batzen”
📌 “Barandika eta Lopez ez dira laugarren sailkatuak, egungo Ligako txapeldunak dira”
📌 “Fisikoki oso ongi nago. Arazo puntual bat izan dut besoan. Nik berez, sakea frontisean gora ateratzen dut, ondoren pilotak jaikia sei t’erdian eman dezan. Baina azkenaldian ez nenbilen ondo ateratzen, sake guztiei indarra ematen hasi nintzen eta hor lesionatu nintzen. Arazo puntuala izan da”.
📌 “Gorkarekin sintonia ona daukat. Elkarrekin irabazi dugu Bilboko Iron Cup-a ere. Gaztea da oraindik eta lan gehiago exijitu diezaioket. Esanekoa da eta oso gustora nago berarekin”





