Aritz Erkiaga Ispasterko pilotaria izango da bihar Lekeition, bertako Master Serieseko 2. finalerdiko harretagune nagusia. Jai Alai Leagueko liderrak “etxean” jokatuko du, lagun, herritar eta ezagunen aurrean, ostegun santuko finalerako txartela eskuratu nahian. Ohi bezala, emakume zein gizonezkoen partidak jokatuko dira, guztiak, Ligarako puntuagarriak.
Apirilak 12, Santi Brouard pilotalekua. 19:00tan
Master Series finalerdiak
IHART-MAIALEN vs ERIKA-OAIA
ERKIAGA-GORKA vs JOHAN-DEL RIO
Apirilak 17, Santi Brouard pilotalekua. 17:00tan
Master Series finalak






