Opens in a new tab

Donostia, Jai Alai League-ko hiriburu!

2025-04-15

* Irailean zesta-puntako Liga profesionalaren azken fasea hartuko du Donostiak, gizonezko zein emakumezkoen kategorian.

* Donostia Kirola-k eta Eraman! enpresak hiru urterako akordioa sinatu dute.

* Hiria zesta-puntaren hiriburu izango da, Donostia euskal pilotaren barruan erreferentzia gisa kokatuz.

* Donostiak zesta-punta profesionaleko plaza nagusia izatea lortu du, bere historiari, kokapen geografkoari eta Carmelo Baldako instalazioei esker.

Irailetik aurrera, Donostiako hiria “Jai Alai League”-ko hiriburu bihurtuko da. Zesta-puntako Liga profesionalak Iparraldeko, Hegoaldeko eta Floridako hiriak zapaldu ditu (Bilbo, Donibane Lohizune, Gasteiz, Biarritz, Dania-Florida, Pau, Gernika…) eta Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan izango du merezitako amaiera. Donostia Kirola eta Eraman! enpresaren arteko akordioa hurrengo hiru urtetarako da (2025, 2026 eta 2027). Modu honetan, Donostia zesta-punta profesionaleko erreferentzia nagusia izango da berriz ere, bai gizonezkoen kategorian bai emakumezkoetan.

DONOSTIAKO FINAL FOUR-A

Rankingeko lau aurrelari eta lau atzelari onenek jokatuko dute Final Four-a edo Ligako azken fasea Carmelo Balda frontoi ikusgarrian. Azken fase honetan bi finalerdi eta final handia jokatuko dira eta bertan erabakiko da denboraldiko bikote txapelduna. Momentu honetan, Barandika eta Lopez dira Ligako txapeldunak gizonezkoetan. Emakumezkoen kasuan, aurtengoa da Jai Alai Leaguen lehen urtea, denboraldi historikoa da beraz eta Donostian ezagutuko ditugu historiako lehenbiziko emakume txapeldunak.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen