Urriak 27, 18:00tan
1. jardunaldia
GOIXERRI-MANCI vs URREISTI-LOPEZ
JOHAN-GORKA vs GOITIA-LEKERIKA
Dena dago prest astelehenean Eusko Label Winter Seriesaren 5. edizioa hasteko. Txapelketa hau, zesta-puntaren aro historikoaren aldaketaren ikur nagusia da. Gutxik sinistu zuten proiektu hark goitik beherako eraldaketa eragin du zesta-puntan:horren ondotik etorri dira urte guztiko Jai Alai League denboraldia; Iparraldeko eta Hegoaldeko txapelketa nagusiak zirkuitu berean; emakumeen lehen Jai Alai Leaguea, nazioarterako jauzia (Biscayne Cup) eta zesta-eskoletako boom-a.
Bosgarren edizioa gain gainean dugu eta astelehean jokatuko duten bi pilotari, bihar bertan iritsiko dira Estatu Batuetatik: Ekaitz Mendizabal “Goixerri” eta Alex Goitiandia “Goitia”. Biak ere Magic City-n ari dira lehiatzen, Miamiko kristalezko frontoi laburrean, eta igandean Gernikan izango dira, 57 metroko frontoi luzean ensaiatzen. Thomas Urrutia garaztarra ere larunbatean iritsiko da, asteleheneko aurkezpenean listo egoteko.
Urriko azken astelehena izaki, partida bat beharrean bi egongo dira eta jaialdia arratsaldeko 18:00tan hasiko da multzo bakoitzeko neurketa banarekin. Lehenengoan lau gipuzkoar aterako dira kantxara. Goixerri-Manci vs Urreisti-Lopez. Manci iazko finalista da baina teorian, faboritoago dira Urreisti eta Lopez. Bigarren partidan Goitia eta Lekerika bizkaitarrek, Johan eta Gorka Sorozabal anaia lapurtarren aurka jokatuko dute. Partida irekia.
Frontoiaren soinu-diseinu berria
Winter Series honetara, Gernikako Jai Alai pilotalekuko soinu-diseinu guztia aldatu du Eraman! enpresak, inbertsio ekonomiko handia eginez. Sei egunez luzatu dira ekipo berria instalatzeko lanak eta gaur egingo dituzte azken doikuntza lanak. Sortu zenetik bertatik, soinu kalitatearen aldeko apustu handia egin du Eraman! enpresak, pilotariei mikrofonoak txertatuz eta beraien hizketaldiak frontoi osoan erreproduzituz, seinale bera telebistarako ere erabilgarri eginez.
Orain, frontoiko soinu-diseinu berri honekin, are esperientzia hobeagoa eskeini nahi die Winter Serieseko partidak ikustera joango diren zale guztiei.
Bono guztiak 25 minututan agortu ziren, asteleheneko gainontzeko 500 sarrerak ere agortuta daude eta hurrengo partidetako sarreren salmenta ere abiadura oso onean doa.





