Bixente Gonzalez eta Aratz Goikoetxea, Jai Alai Leagueko 2. mailako (Challenger) lehen txapeldunak dira. Zirkuitua sortu eta bart jokatu da Hossegorren lehen edizioko final handia. Partida ona eta giroa ere halakoxea. Arrasate eta Oierdi lider gisa iritsi dira final handira baina 14-15 eta 14-15 gailendu dira Bixente eta Aratz. Garaipen honekin, Ligako rankingean 18. postua eskuratu du Bixentek eta 23.a Aratzek.
Zirkuitua 12 txapelketek osatu dute eta zortzi pilotari onenek jokatu dute Hossegorreko Final Four-a.





