Maiatzak 31, ostirala. 19:00tan
Bilboko Deportivo pilotalekuan
* Emakumeen Masterra, finalerdia:
ERIKA-FRIDA vs MAITE-ARAI
* Gizonezkoen Slam-a, finalerdia:
URRUTIA-DEL RIO vs LADUCHE-MANCI
Emakumeen Masterrean Erika Mugartegi markinarra eta Frida Watkins zumaiarra dira faborito, Maite Ortiz de Mendibil gasteiztarraren eta Arai Lejardi markinarraren aurka. Finalean zain dituzte Elaia Gogenola eta Ihart Arakistain.
Gizonezkoetan, Thomas Urrutiak eta Julen Del Riok bi aurre-kanporaketa gainditu behar izan zituzten Bilboko txapelketan sartzeko baina finalerdietara iritsi dira eta multzo-buru gainera. Aurrelari garaztarra eta atzelari gasteiztarra agian zertxobai faboritoago dira, Del Riok eskumarekin min egin dezakeelako, Bilbokoa lako frontoi bizi batean. Parean izango dituzte Ludovic Laduche eta Mikel Manzisidor “Manci”. Getariarra aurrelari indartsua da eta segurtasuna da atzelari mutrikuarraren ezaugarri nagusia. Erkiaga eta Ibarluzea, “pantera arrosak”, finalean daude jada.
Eserita 30 bat sarrera geratzen dira ordu honetan libre, gaur arratsaldeko jaialdirako.





