- Bueltan da Araba Euskaraz Masters Seriesa, zesta-puntaren urteroko hitzordu garrantzitsua
- Martxoaren 6, 13 eta 20an jokatuko dira partidak, arratsaldeko 18:30tan hasita
- Estatu Batuetan bukatu berri da “Biscayne Cup” txapelketa eta zesta-puntako Liga profesionala Gasteizko Olabe pilotalekura iritsiko da orain
- Emakume eta gizonezkoen Master bana jokatuko dira eta beraz, jaialdi bakoitzean bi partida izango dira
- Hiru arabar aterako dira kantxara egungo pilotari onenekin lehiatzera: Julen Del Rio, Maite Ortiz de Mendibil eta Aaron Gonzalez de Matauko
- Araba Euskaraz Master Seriesaren finalak Euskal Telebistaren bidez jarraitu ahal izango dira





