Opens in a new tab

Erkiaga eta Ibarluzea txapeldunen txanda!

2025-11-03

Kargatzen

Iritsi da txapeldunen txanda. Aritz Erkiagak eta Ion Ibarluzeak Winter Serieseko debuta egingo dute, azaroaren 3-an. Pantera arrosek hirugarren txapela nahi dute erresakan eta lortuz gero, bikote bezala historiara pasako lirateke. Urriko azken asteleheneko emaitzak (Johanen eta Gorkaren porrotak) ezin interesgarriago jarri du A multzoa. Interesgarri, edo konplikatu, bakoitzak nahi duen moduan.

Oraindik multzoko partida bakarra jokatu arren, asko hasita daude kalkulugailua ateratzen. Momentu honetan, ezin da hiruko berdinketarik baztertu eta egoera horretan, erabakigarria izango litzateke tanto-averagea. Momentuz, 4 puntu eta sei tantu alde Goitiak eta Lekerika, 0 puntu eta 6 tantu kontra, finalerdietarako hautagi sendo ziren Sorozabal anaiek.

Zalantzarik gabe, Erkiaga eta Ibarluzea faboritoeen artean sartu behar direla jakinda, Laduche eta Zabala geratzen dira, multzoa ixteko. “Urtero egoten da sorpresaren bat”, entzun zitzaion Erkiagari Gernikako aldageletako pasiloetan, lehengo astelehenean. Eta Laduche-Zabala bikoteak, arrisku handia dauka multzoko gainerako hiru bikoteentzat.

Aurrelari getariarra goi-mailan dago. Azken urteetan pausu bat eman du aurrera, indartsua da, ondo erreboteatzen du, eta Gernikan behar dena: pilota mugitu egiten du. Egungo azpitxapelduna da Ludo, eta Zabala bere bikotekidea, lehen edizioko txapelduna. Bai, Erkiagarekin jantzi zuen txapela baina Zabalak berak ere ondo jokatuta. Markinarrak indarrez jaurtitzen du pilota eta aurrez-aurreko lehia izango du Ibarluzea herrikidearekin. Partidaren gakoa, huts egindako pilota kopuruan egon daiteke.

Lau edizioetan hiru txapel irabazi ditu Aritz Erkiagak. Jokatutako biak, Ion Ibarluzeak. Bi aldiz izan dira Winterreko garaile eta tituluek, irabazteko gosea eta presioa jeitsi ditzakete. Aritzek eta Ionek bi gauza behar dituzte, txapelketa ondo hasteko: garaipena eta sentsazio onak kantxan. Zalantza eta mamuei atea itxi, eta hasiera-hasieratik, txapelerako bidean pausu sendo bat eman. Urreistik eta Lopezek egin duten bezala alegia.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen