Opens in a new tab

Bilbo berriz beteko da, IRON CUPeko jardunaldi erabakigarrian

2024-05-17

Maiatzak 17, 19:00tan. Bilboko Deportivo pilotalekuan
Bilbao Iron Cup – Jai Alai Leagueko 8. proba
Ligaxkako 3. jardunaldia

JOHAN-GORKA vs URRUTIA-DEL RIO
LADUCHE-MANCI vs ERKIAGA-IBARLUZEA

Jardunaldi erabakigarria da ostiral honetakoa Bilboko Iron Cup txapelketan. Horren jakitun, frontoia goraino beteko da hirugarren aldiz jarrian sarrera guztiak agortuz. Jai Alai League-ko 8. proban gaude eta bikote guztiek nahi dute Iron Cup-a irabazi. Momentuz Goitia eta Basque daude soilik finalerdietara sailkatuta eta biharko bi partiduetan erabakiko dira gainontzeko lehiakideak.

1. PARTIDA: JOHAN-GORKA vs URRUTIA-DEL RIO

B multzoko partida. Goitia eta Basque finalerdietan daude.

a) Urrutiak eta Del Riok 3 puntu dituzte eta nahikoa dute set bat irabaztea, finalerdietan izateko.
b) Johan eta Gorka Sorozabal anaiei bi eta hutseko garaipenak soilik balio die.

BIDEOA: https://www.facebook.com/JaiAlaiNews/videos/750808647133319

2. PARTIDA: LADUCHE-MANCI vs ERKIAGA-IBARLUZEA

Lehen jardunaldiko sustoaren ondoren, sailkapena itxi nahi dute Erkiaga eta Ibarluzea, Winter Serieseko txapeldunek.

a) Laduchek eta Mancik 2-0 irabazten badute, Erkiaga-Ibarluzea kalera.
b) Laduchek eta Mancik 2-1 irabazten badute, hiruko berdinketa Erkiaga-Ibarluzea eta Barandika-Atain bikoteekin. Tanto-averageak erabakiko luke.
c) Erkiagak eta Ibarluzeak irabazten badute, Laduche-Manci kalera. Barandika-Atain, sailkatuta.

BIDEOA: https://www.facebook.com/JaiAlaiNews/videos/744050297934885

MARKINA-XEMEINGO AURRE-KANPORAKETAK

Ligako 9. proba atea joka dago eta igande honetan hasiko dira, Markina-Xemeingo Grand Slameko KANPORAKETA PARTIDAK. Txapelketan sartu ala ez dago jokoan. 17:00tan hasita final laurdenak:

BIXENTE-MANCI vs CELAYA-SALEGi
URREISTI-UNDA vs JAVIER-MANDIOLA

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen