Emakumeen zesta-punta urtez urte gorantza doa. Oraindik ez daude pilotari asko, denak ere oso gazteak dira, baina adinean eta esperientzian gora egin ahala, joko mailan ere aurrerapen handiak ikusten dira. Denboraldi honetan eta hirugarren aldiz, Winter Series txapelketa jokatukoda baina hori baino lehen, Berriatuko Master Seriesa daukagu.
Ez da kasualitatea emakumeen denboraldia Mendibarren pilotalekuan hastea. Kantxaren luzera ez da 47 metrora heltzen eta emakumeen jokorako frontoi aproposa eta ikusgarria da. Horrez gain, Elaia Gogenola eta Maialen Aldazabal herriko pilotariak dira. Lehena, Bilboko Iron Cup-eko txapelduna eta bigarrena, Euskotren Winter Seriesekoa. Txapelketa honetan hirugarren berriatuar bat ere izango da kantxan. Maia Goikoetxea gaztea. Eta klubeko kidea da Ihart Arakistain sopeloztarra ere. Lau guztira. Berriatuan badago harrobia!
Urrutira joan barik, Erika Mugartegi eta Arai Lejardi markinarrak ere Berriatuko Mastersean izango dira. Bakoitza bere postuan, onena edo onenetakoa. Zortzikoa osatzeko falta diren bi pilotariak, Helena Barrenetxea durangarra eta Frida Watkins zumaiarra.

