S’ouvre dans un nouvel onglet

Bilbao Iron Cup: aldaketa lesioagatik

6 mai 2026

Jean Olharan Paueko pilotariak ezingo du ostiral honetan Bilboko Iron Cup txapelketan jokatu. Belauneko kolpe batek lehiatik kanpo utzi du, Cesta All Starrean, Getariako desafioan eta orain, baita Bilboko Iron Cup-ean ere. Bere ordezkoa EÑAUT ASTELARRA, 18 urteko gernikar gaztea izango da.

Txapelketa hasi aurretik aurre-kanporaketa fasea jokatu zuen Astelarrak. Libois-Ibarluzea bikoteak lortu zuen sailkapena eta Astelarra-Zabala geratu ziren bigarren. Lesio bat tarteko denez, bigarren geratu den aurrelariak, kasu honetan Astelarrak hartuko du Olharanen postua. Aurrekanporaketa fasean partida bikaina egin zuen gernikar gazteak, erdi-ikututa zegoen Zabalarekin, Garcia eta Argoitiari irabaziz.

Txapelketako lehen jardunaldian, Johan-Atain eta Urreisti-Basque bikoteek lortu zuten garaipena, Libois-Ibarluzea eta Erkiaga-Manciren aurka. Finalerdietarako sailkepena bilatuko dute ostiral honetan. Jai Alai Leagueko txapelketa garrantzitsuenetakoa izanik, giro itzela egon zen lehen jardunaldian Bilboko Deportivo pilotalekuan.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen