S’ouvre dans un nouvel onglet

Gaur hasiko da emakumeen Euskotren Winter Seriesa!

2 mars 2026

Gaur hasiko da emakumeen Euskotren Winter Series txapelketaren 4. edizioa. Arratsaldeko 19tan hasita, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan, bi partida jokatuko dira: Maite Ortiz de Mendibil eta Oaia Otaño, Ihart Araikistain eta Maia Goikoetxearen kontra; eta Erika Mugartegi eta Frida Watkins, Lur Lejardi eta Maialen Aldazabalen aurka.

Bigarren partidaren irabazleak Elaia eta Eneritzen aurka jokatuko du, finalerdietan, datorren astean. Bi aste barru berriz, Helena eta Arai egungo txapeldunek jokatuko dute, Maite-Oaia edo Ihart-Maia bikoteen kontra.

Euskal Telebistak txapelketaren finalerdiak eta finala eskeiniko du, baita data berean eta frontoi berean jokatuko den gizonezkoen Master Seriesa ere.

Durangoko Euskotren Winter Seriesa, emakumeen Jai Alai Leagueko 2. proba da. Denboraldiko lehena Berriatuan jokatu zen eta Lur Lejardi eta Maia Goikoetxea nagusitu ziren.

*Biscayne Cup-dokumentala

Euskal Telebistak bestalde, Estatu Batuetako BISCAYNE CUP txapelketaren inguruko dokumentala eskeiniko du gaur, astelehena, gaueko 22:20 aldera. Floridako zitak bigarren edizioa bete du aurten eta Johan eta Gorka Sorozabal anaiak izan dira garaile. Txapelketak iraun duen astebetean gertatutakoa jasoko du ETB-ren Biscayne Cup dokumentalak.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen